Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Tamaina handikoak

Donostian ez ditugu nahi, eguna joan eguna etorri, kalean utzitako altzariak; oinezkoei bidea ixten dietenak eta nolabait hiria itsusten dutenak. Modu egokian kudeatzeko bi aukera daude:

1. Emaus Fundazioak ematen duen zerbitzua: Egoera onean dauden tamaina handikoak berrerabiltzeko zerbitzua.

2. Udal zerbitzua: egoera txarrean dauden tamaina handikoak jasotzeko zerbitzua.

Emaus Fundazioaren zerbitzua

Emaus

Emaus Fundazioak altzariak, etxeko tresna elektrikoak eta beste hainbat gauza etxez etxe biltzeko zerbitzua ematen du. Baldintza,  erabiltzeko moduan egotea da. Ondoren, bere denda eta EkoCenter ezberdinetan salgai jartzen ditu. Horrela, berrerabilpena bultzatzen da hondakinen sorrera murrizteko bide bezala.

Zerbitzua hitzartzeko, deitu 943 63 09 99 telefonora.

Udal zerbitzua

Zure altzariak eta tamaina handiko gainontzeko hondakinak erabiltzeko modu onean ez baleude, Udalak horiek jasotzeko zerbitzua ematen du. Errefusaren edukiontzi berde arruntaren alboan utzi behar dituzu, oraintxe zehaztuko ditugun egun eta orduetan:

Tamaina handikoak_ordutegiak

Hiriaren mendebaldeko eremua: Alde Zaharra, Hirigunea, Amara, Antigua, Aiete, Igara, Igeldo eta Miramon:
Egunak: astelehen, asteazken eta ostiralak.
Ordutegiak: 21:30-22:30.
Abenduaren 24an eta 31n ez dago zerbitzurik.

Hiriaren ekialdeko eremua: Gros, Egia, Intxaurrondo, Altza, Herrera, Erriberak, Loiola eta Martutene:
Egunak: astearte, ostegun eta igandeak.
Ordutegiak: 21:30-22:30.
Abenduaren 24an eta 31n ez dago zerbitzurik.

Non utzi?

Orohar, errefus edukiontzien alboan, kontra jarri gabe.

Alde Zaharrean, lurpeko zaborrontzien ondoan edo errefus edukiontzien alboan, kontra jarri gabe.

Loiolan eta Erriberetan, errefuserako buzoi pneumatikoen alboan.

Zer utzi daiteke?

  • Altzariak: besaulkiak, sofak, aulkiak, arasak, etab.
  • Koltxoiak eta somierrak.
  • Linea zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, hozkailuak, etab.
  • Telebistak.
  • Gailu elektroniko txikiak: ordenagailuak, irabiagailuak, lisaburdinak, etab.

Hauek ez!

  • Zaborrak, obretako zikinak.
  • Paletak.
  • Kristalak.
  • Komunak.

Gurekin harremanetan jartzeko 943481038 telefono zenbakian.

Beste hondakin batzuk, ezinbestean, beste era batera kudeatu behar dira:

Hondakin jakinen bat zer edukiontzitara bota behar duzun zalantza baduzu, kontsultatu gureZer-Non-Nola aurkibidea.