Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Organikoa banatzen ikasteko taillerrak eskoletan

Organikoa eskoletan

Donostiako Udalak eta Cristina Enea Fundazioak eskolei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte, hondakin organikoen banaketa nola egin, eta keinu honek ingurumenean dakartzan onurak lantze aldera.

Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasleei, 8-10 urte bitartekoei, zuzendutako tailerra da, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko aretoetan egiten da.

Jolas baten bidez, galdera, froga eta asmakizunak gainditu beharko dituzte ikasleek, gizarteak sortzen dituen hondakinekiko jarrera arduratsuagoak barneratuz.

Jardueraren lehenengo zatian, aurkezpen baten bidez materia organikoaren kontzeptua, bere zikloa naturan eta lurraren emankortasunarekin duen erlazioa landuko da. Bigarrenean, antzararen jolasaren bidez, hondakinen gaia (banaketa, edukiontziak, minimizazioa…), eta batez ere, arrasto organikoena errepasatuko da.

Lau taldetan banatuta, ikasleek beren jakinduria eta abilezia frogatu beharko dute, galdera, proba, “zer-non” hondakinen banaketa, mimika edo marrazketa bidez. Amaitzeko, etxean edukiontzi marroia egoki erabiltzen lagunduko dien eskulan bat egingo dute.

Norentzat: Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloa (8-10 urte)

Iraupena: 90 minutu.

Non: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean (hitzordua zehazteko 943453526 / cristinaenea@donostia.eus).