Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Ohiko galderak

TERMOMETROAK  Garbigune San Markoko kamioia TELEFONO MUGIKORRAK  Garbigune San Markoko kamioia ERRADIOGRAFIAK  Garbigune San Markoko kamioia Farmaziak GARBIKETARAKO PRODUKTU KIMIKOAK  Garbigune San Markoko kamioia
PINTURAK, BERNIZAK, DISOLBATZAILEAK  Garbigune Camión San Marko PILAK ETA BATERIAK  Garbigune San Markoko kamioia Pilen edukiontzia INPRIMAGAILUETAKO MATERIALA  Garbigune San Markoko kamioia ARGAZKILARITZA-MATERIALA  Garbigune San Markoko kamioia
AUTOMOBILETAKO MATERIALAK  Garbigune San Markoko kamioia HERBIZIDAK ETA INTSEKTIZIDAK.  Garbigune San Markoko kamioia AEROSOL TOXIKOAK  Garbigune San Markoko kamioia SUKALDEKO OLIOA  Garbigune San Markoko kamioia

Ordutegiak

HIRI OSOA ALDE ZAHARRA IZAN EZIK / MENDEBALDEKO EREMUA

HONDAKINAEDUKIONTZIORDUTEGIA
ZABORRA Berdea
19:30 / 22:30
BEIRA Iglu berdera
8:00 / 22:00
KARTOIA Urdina
librea
ONTZIAK Horia
librea
ORGANIKOA Marroia
librea
SUKALDEKO OLIO ERABILIA Laranja 
librea

ALDE ZAHARRA / EKIALDEKO ZABALGUNEA

HONDAKINAEDUKIONTZIORDUTEGIA
ZABORRA Mari Kalea
Aldamar Kalea
Pº Salamanca
librea
BEIRA Mari Kalea
Aldamar Kalea
Pº Salamanca
8:00 / 22:00
KARTOIA Mari Kalea
Aldamar Kalea
Pº Salamanca
librea
ONTZIAK Mari Kalea
Aldamar Kalear
Pº Salamanca
librea
ORGANIKOA

Mari Kalea
Aldamar Kalear
Pº Salamanca

PORTAKONTENEDORE:
- Plaza Lasala
- Konstituzio plaza
- Abuztua 31
- Portaletas
- San Bizente elizan

librea

ALTZARIAK ETA TAMAINA HANDIKOAK

 EGUNAKORDUTEGIA
MENDEBALDEKO EREMUA astelehenak, azteazkenak, ostiralak 21:30 / 22:30
EKIALDEKO EREMUA astearteak, ostegunak, igandeak 21:30 / 22:30

Edukiontzi berdeen ondoan utziko dira, oinezkoei bidea oztopatu gabe.

> Igo

Nola funtzionatzen du bilketa pneumatikoak Erriberetan eta Loiolan?

Loiolak eta Loiolako Erriberek sistema pneumatikoa dute, errefus zatikia eta organikoa biltzeko; sistema bakarra da hirian. Hauek dira sistemaren ezaugarriak:

  • Zaborra gau eta egun edonoiz uzteko aukera ematen du.
  • Ez dago bilketako kamioirik; beraz, inguruan eragindako hots kutsadura txikiagoa da.
  • Zabor poltsa txikiak erabili behar dira (30 l, 45×50 cm).
  • Poltsa kabitzen ez bada, edukia buzoian hustu daiteke.
  • Debekatuta dago zabor poltsak lurrean uztea.
  • Beira, ontzi arinak eta papera, berriz, zein bere edukiontzian utzi behar dira.

donostia_hondakinak_pneumatikoa

Nola funtzionatzen du bilketa sistema pneumatikoak?
Sistemak hiru elementu ditu:

  • Hondakinak uzteko buzoia.
  • Turboxurgagailuak.
  • Bilketako zentrala.

Bilketako zentralak, sistema informatiko batek kontrolatzen dituen eta aire korrontea sortzen duten turboxurgagailuen bidez, buzoi guztiak husten ditu aldian-aldian.

Ikusi informazio osoa liburuxka honetan.

> Igo

Zer egin sukaldeko olio erabilia birziklatzeko?

Oso erraza da: hozten denean, sartu tapa duen edozein ontzitan (plastikozkoa edo kristalezkoa) eta nahi duzuenean edukiontzi laranja batean utzi. Informazio gehiago, hemen.

joko garbia - olioa

> Igo

Zenbat aldian behin garbitzen dira edukiontziak?

Arau orokortzat, Donostiako edukiontziak hilean bitan garbitzen dira, barrutik eta kanpotik. Hala ere, ekainaren 15etik irailaren 15eraino, hilean lautan garbitzen dira.

> Igo

Non eman behar da izena, edukiontzi organikoan zaborra utzi ahal izateko?

Edukiontzi organikoari buruzko informazio guztia jakiteko, klikatu hemen.

> Igo

Zer egin, objektu baliotsuren bat edukiontzira eroriz gero?

Deitu berehala Udalinfora (010); edo, jendeari erantzuteko ordutegitik kanpo baldin bada, deitu Udaltzaingora (092). Udal zerbitzu horietatik deituko diote hondakinak biltzen dituen enpresari.

> Igo

Zer neurritako poltsa erabili behar da bilketa pneumatikorako?

Bilketa pneumatikorako buzoietan 30 litroko poltsak erabili behar dira.

> Igo

Zer egunetan eta zer ordutan atera ditzaket altzariak?

Altzariak asteko zer egunetan eta zer ordutan atera behar dituzun jakiteko, klikatu hemen.

donostiahondakinka_tamaina handikoak

> Igo

Zer ordutegi du San Markoko Mankomunitatearen kamioiak?

San Markoko Mankomunitatearen kamioiak zer ordutegi duen jakiteko, klikatu hemen.

> Igo

Non dago Garbigunea?

Oraingoz, Donostiak garbigune bat du, eta Garbera bidean dago. Nola iritsi jakiteko, klikatu hemen. Aurki beste bat jarriko da martxan, Atotxaerreka aldean.

> Igo

Zer ordutegi du Garberako garbiguneak?

Garberako garbiguneak ordutegi hau du:

Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:30 eta 15:30-19:00
Larunbatetan: 09:30-13:30 eta 15:30-18:00
Igandetan: 10:00 – 14.00
Astetarteko jaiegunetan: itxita

Zerbitzu horri buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen.

garberako Garbigunea

> Igo

Parte Zaharrean bizi naiz, zer egingo dut hondakinekin?

Parte Zaharreko kale batzuetan ez dago hondakinak uzteko edukiontzirik. Beraz, araudi bat dago, auzotar guztiek ezagutu beharrekoa:

Papera, ontziak, beira, organikoa eta errefusa

Bereizita biltzen diren hondakinak Mari kaleko, Aldamar kaleko edo Salamanca pasealekuko edukiontzietan utzi behar dira:

  • Organikoa, edukiontzi marroietan eta portakontenedoreetan, asteko edozein egunetan eta ordutan.
  • Papera eta kartoia, edukiontzi urdinean, asteko edozein egunetan eta edozein ordutan.
  • Ontzi arinak, edukiontzi horian, asteko edozein egunetan eta edozein ordutan.
  • Beira, edukiontzi berdean, asteko edozein egunetan, 8:00etatik 22:00etara bitartean.
  • Errefusa, edukiontzi grisan, edozein egunetan eta edozein ordutan.

Altzariak eta hondakin handiak
Parte Zaharreko auzotarrek zenbait hondakin (altzariak, lastairak, linea zuriko etxetresnak, telebistak, aparatu elektroniko txikiak eta abar) Mari kaleko, Aldamar kaleko edo Salamanca pasealekuko edukiontzien ondoan utzi behar dituzte, astelehenean, asteazkenean edo ostiralean, 21:30etik 22:30era bitartean, ibilgailuei eta oinezkoei kale horietatik igarotzea oztopatu gabe.

Ehun gaiak eta pilak
Ehun gaiak eta pilak dagozkien edukiontzietan utzi behar dira, asteko edozein egunetan eta edozein ordutan. Hiriko hainbat tokitan daude edukiontzi horiek.

donostia hondakinak_alde zaharra

> Igo

Zer egin inausitakoarekin?

Ez dago baimenduta inausitakoa edukiontzietan edo kalean uztea. Inausitakoa zabortegira edo Garbigunera eraman behar dute inausketa egin dutenek.

Iñausketak garbigunea

> Igo