Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Berriak

2015 API 20      KONPOSTA

KONPOSTAREN FESTA

Irudia

Irudia

Igandean, apirilaren 26an, Boulevardean, I. Konpostaren Festa ospatu zen. Festa honen helburua Donostiako hainbat herritarrek egiten duten lana etxean edo auzoan konpostatzen plazaratzea izan zen, eta giro atseginean hainbat ekintza garatu ziren, auzo konpostean parte hartzen duten arduradun batzuen laguntzarekin.

Festa ospatu zen karpan erakusketa bat antolatu zen, konpostaren inguruko informaziorekin eta Donostiako auzokonposta guneen inguruko informaziorekin. Guztira 83 pertsonak parte hartzen dute jada auzoetan konpost egiten eta hauetan konpostatzen hasi zirenetik 50.210 kilo biohondakin kudeatu dira horrela. Etxekonpostan berriz 850 pertsona daude erregistratuta eta urteko 347 tona inguru konpostatzen dituzte.

Festan bertan ere, auzoetako parte-hartzaileen eskutik konpost prozesua nola egiten den Donostian erakutsi zen horretarako eramanak ziren konpostagailu eta etxolatxo batean, eta bai etxe bai auzo konpostan programan parte hartzera animatu nahi izan zen jendea.

Bestalde, gaztetxoen parte hartzea bultzatzeko, Kristina Enea Fundazioaren eskutik, Margari Zientzialariak eta bere lagun Xixario txotxongiloak hondakinen munduaren berri eman zuten.

Bukatzeko, Udal Konpost erregistroan dauden pertsonen artean eginiko zozketaren sari banaketa egin zen.

Festara jende ugari hurbildu zen, eta nabaria gelditu zen donostiarren hondakinen eta konpostaren inguruan jakin nahi handia dagoela eta horietako askok oso aktiboki parte hartzen dutela konpost programan.