Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Hondakinen sorrera murrizteko udal programak

Donostiako Udalak hondakinen prebentziorako edo horiek murrizteko hainbat programa ditu. Parte hartu!

Pixoihal berrerabilgarriak

donostia_hondakinak_pixoihal

Haur txikia duzu? Zenbat pixoihal behar izaten dituzu egunean? Inoiz pentsatu al duzu zer gertatzen den horiekin? Aztertuta dago jaioberri bakoitzeko botatzen diren pixoihalekin tona bat zabor sortzen dela, eta pixoihal bakoitzak 200 eta 500 urte artean behar izaten du degradatzeko. Beraz, mundu osoko erabili eta botatzeko pixoihalak oraindik bere horretan daude zabortegietan!

Baina bada beste aukerarik ere; alegia, berriz erabili daitezkeen telazko pixoihalak: ingurumenarekin errespetuz jokatzen dute, eta jakina, baita jaioberrien azalerekin ere; eta gainera, familiek asko aurrezten dute ekonomikoki.

Telazko pixoihalen erabilera sustatzeko, 2011tik Donostiako Udalak “Donostiako haurrek: zero zabor” programa dauka. Horren bitartez, telazko pixoihal berrerabilgarrien eta horien osagarrien % 80ren erosketa diruz laguntzen du. Familia bakoitzak 65,03 € ordaindu beharko ditu jasotako materialarentruk: 20 xurgatzaile, 10 estalki, 6 errefortzu eta 200 unitate zelulosa.

Informazio gehiago eskuratzeko, deskargatu programaren liburuxka edo jarri gurekin harremanetan: 943483390 telefonoa edota ingurumena@donostia.eus.

> Igo

Donostitruk

donostia_hondakinak_donostitruk

Donostiako Udalak antolatzen duen bigarren eskuko azoka bat da Donostitruk. Hilabeteko bigarren larunbatean egiten da, Suhiltzaileen egoitza zaharrean (Easo kalea, 43).

Honako hauek dira helburu nagusiak:

  • Erabilitako objektuak berrerabiltzeko modua erraztea herritarrei.
  • Berrerabilpenarekin eta hondakinen prebentzioarekin lotutako jarduna eta praktika sustatzea.
  • Bigarren eskuko azoken ospea handitzea.

Datu praktikoak:

Non: Suhiltzaileen egoitza zaharra (Easo kalea, 43).

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.

2013ko egutegia:

Urtarrilak 8 Otsailak 8 Otsailak 22
Inauterietako berezia
Martxoak 8

Parte hartu nahi al duzu Donostitruken? Honako inprimaki hau betetzea besterik ez duzu.

Kontsultatu hemen Donostitruken parte hartzeko arauak.

Objekturen bat erosi edo saldu nahi baduzu, bigarren eskuko azoka honen sareko  bertsioa ere ikusi ahal izango duzu.

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: ingurumena@donostia.eus edo 943483390 telefono zenbakian.

> Igo

Ur pitxerrak, ostalaritzan

donostia_hondakinak_urapitxarrean

Pentsatu al duzu inoiz zenbat hondakin sortzen dugun botilako ura edanda? Ostalaritzan sortzen den hondakin kopurua murrizteko helburuarekin, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin, iturriko ura pitxerretan hartu eta kontsumitzeko joera sustatzeko kanpaina bat jarri du abian.

Nahi duenak, borondatez, kanpainari atxikitzeko aukera izango du. Parte hartzen duten saltokiek litro bateko kristalezko behar adina pitxer jasoko dituzte, honako lelo hau idatzita dutenak: “Ura? Pitxerrean, dudarik gabe!”.

Zure saltokiak ere ekimen honetan parte hartzea nahi baduzu, bete honako inprimaki hau.

Dena den, parte hartzen duten saltokietako bezeroen laguntza ere eskatzen du kanpainak. Horregatik, jatetxe batera zoazenean, pitxerreko uda eskatzeko gonbita egiten dizugu.

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: ingurumena@donostia.eus edo telefono zenbakian: 943483390.

> Igo

Taperrak, arrandegietan

donostia_hondakinak_taperrak_arrandegian

Jakin badakizu arrandegietan hondakin ugari sortzen dela; izan ere, produktu horiek, paperean biltzeaz gainera, plastikozko poltsetan ere sartzen baitituzte. Beraz, arrandegietan sortzen den hondakin kopuru handi hori murrizteko asmoz, arraina erostean, taperren erabilera sustatu nahi du Donostiako Udalak.

Taperren erabilerak helburu hirukoitza dauka:

  • Batetik, taperrari esker, erosoago egiten da erosketa: etxera iristean, zuzenean utz daiteke ontzia hozkailuan, oso modu garbian.
  • Bigarrenik, saltzaileei ere keinu txiki horrek paper eta plastiko kostuan murrizketa handia ekarriko die; orain arte, papera erabili behar baitzuten arraina eta haragia biltzeko.
  • Eta azkenik, hondakin gutxiago sortzen denez, ingurumena zaintzen laguntzen dugu.

Beraz, arraina erostera zoazenean, eraman zure taperra!

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: ingurumena@donostia.eus edo telefono zenbakian: 943483390.

> Igo

Jaietan, edalontzi berrerabilgarriak

donostia_hondakinak_festak

Hiriko jaietan sortzen diren hondakinak murrizteko helburuz, edalontzi berrerabilgarriak maileguan ematen ditu Donostiako Udalak. Txozna bat eskatu nahi duten erakunde guztiek horrelako edalontziak erabili behar dituzte derrigorrez.

Gainera, Udala neurri berriak aztertzen ari da, Donostiako jaiak Zero Zabor jaiak izan daitezen.