Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Berriak

2015 MAR 15      ALTZA - HONDAKIN ORGANIKOA

HONDAKIN ORGANIKOA BEREIZTEKO DEI EGIN DIETE ALTZATARREI

Irudia

Irudia

Zure sukaldetik, Altzako lorategietara izenburuarekin, Udalak hainbat jarduera didaktiko antolatu ditu asteburu honetan hondakin organikoen inguruko sentsibilizazioa sustatzeko, Altza auzoan. Bertan izan dira Nora Galparsoro Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzia eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko Ainhoa Intxaurrandieta.

Galparsorok azaldu du joan den astean Bidebietan, eta oraingoan Altzan, aurrera jarraitzen dutela auzoz auzoko kanpainekin. Bidebietan, hiru egunetan, bertako auzotarren izen emate kopurua %28ra igotzea lortu dute, beraz, “benetan positiboa” da lortutako emaitza. Altzari dagokionez, %20tik behera dagoen auzo bakarra izaten jarraitzen badu ere, egun hauetan igoera nabarmena izatea aurreikusten dute. Jadanik, kopuru horretatik oso gertu kokatu dira. Guztira, Donostian %28 dira jada konposta egiten ari diren familiak.

Zinegotziak aurreratu du hemendik aurrera, donostiarrek birziklatzen dutenarekin sortuko den konposta lorategietan identifikatuko dutela irudi berri batekin: “Garrantzitsua da denok ohartzea etxean egiten duten bilketak, ondo eginda, bere emaitzak ematen dituela, eta emaitza horiek oso ikusgarriak izan daitezkeela, lorategietan, adibidez”.

Irakurri hemen albiste osoa.