Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Garbigune

Non daude?

Garbera:

Garberako bidea, z/g
Donostia 20017
Helbide elektronikoa: garbigunea@sanmarko.net
Telefono zenbakia: 943 21 49 77

Garbera

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:30 eta 15:30-19:00
Larunbatetan: 09:30-13:30 eta 15:30-18:00
Igandetan: 10:00 – 14.00
Astetarteko jaiegunetan: itxita

Atotxa Erreka:

Zubiberri bidea, 13
Donostia 20018

Ordutegia:

Neguko ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 09:30-13:00 eta 15:30-18:30
Larunbatetan: 09:30-13:30

Udako ordutegia (uztailak 15 – irailak 15):

Astelehenetik ostiralera: 09:30-14:00
Larunbatetan: 09:00-13:30

Garbigunea, hain zuzen, birziklatzeko edukiontzietan edo zabor poltsetan utzi behar ez diren etxeko hondakinak gaika biltzeko gunea da. Doako zerbitzua da, San Marko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako herritarrei soilik zuzendutakoa. Gremioek eta bestelako ekoizleek, ordea, ezingo dituzten euren hondakinak Garbigunera eraman; izan ere, horretarako beste aukera batzuk eskaintzen ditu San Markok.

garberako garbigunea

Zer utzi daiteke?

  • Etxeetako obra txikietako zaborrak eta obretako zikinak.
  • Plastiko birziklagarriak: polietileno bidoiak, film plastikoa, porexa, etab.
  • Birziklatu ezin daitezkeen plastikoak: pertsianak, etab.
  • Tamaina handiko etxeko hondakinak: koltxoiak, sofak, somierrak, etab.
  • Metalak eta txatarra.
  • Inausketakoak eta lorezaintzako hondakinak.
  • Zurak: paletak, altzariak, kaxak, oholak, etab.
  • Beira laua: kristala, etab.
  • Kartoizko bilgarriak, etab.
  • Etxeko paper eta kartoia.
  • Etxeko ontziak: plastikozkoak, metalezkoak eta brickak.
  • Beirazko ontziak.
  • Ehunak.
  • Auto eta motor pneumatikoak, gurpiletatik eta zati metalikoetatik bereizita (gehienez ere 5 unitate erabiltzaileko).
  • Gailu elektriko eta elektronikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak, etab.
  • Linea zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, sukaldeko etxetresna elektrikoak, etab.
  • Jostailuak.
  • Sukaldean erabilitako olioa (ontzi itxi batean).
  • Automobilgintzan erabilitako olioa (ontzi itxi batean; gehienez ere, 25 litro hilean erabiltzaileko).
  • Akumuladoreak: Autoetako bateriak eta akumuladoreak, oro har.
  • Fluoreszenteak eta lanparak.
  • Pilak.
  • Inprimagailuetako tonerretako karkasak.
  • CDak eta DVDak.
  • Etxeko hondakin arriskutsuen hondarrak: margo, berniz, disolbatzaile, lekeda, fitosanitorio, aerosol eta bestelakoen ontzi itxiak.


Hauek ez!

  • Hondakin organikoak
  • Gremioek eta bestelako ekoizleek sortutako hondakinak

Arauak:

  • Doako zerbitzua da.
  • Etxeko hondakinak baino ez dira onartuko; alegia, etxean sortutakoak. Eta erabiltzailea bera arduratuko da horiek Garbigunera eramateaz.
  • Pertsonako, gehienez ere, 2 m kubo eta 750 kg eraman ahal izango dira astean.
  • 3.500 kilotik beherako baimendutako gehieneko pisua duten ibilgailuei bakarrik utziko zaie hondakinak deskargatzen.

Beste Garbiguneak:

Bestalde, donostiarrek San Marko Mankomunitateko beste bi Garbiguneak ere erabili ditzakete, Oiartzun eta Hernanikoak hain zuzen ere.

Oiartzungo Garbigunea
Non dago:
Talaia Poligonoa.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00 -13:00
Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 17:00 – 20:00

Hernaniko Garbigunea
Non dago: Ibarluze Poligonoa
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00 -14:00 eta 16:00 -19:00
Larunbatetan: 10:00 – 15:00

Beste hondakin batzuk, ezinbestean, beste era batera kudeatu behar dira:

Hondakin jakinen bat zer edukiontzitara bota behar duzun zalantza baduzu, kontsultatu gureZer-Non-Nola aurkibidea.