Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Etxe-konposta

Etxe-konposta egin nahi duzu? Izena emateko, sakatu hemen.

Nola sortzen da konposta?

Etxean lursail zatitxoren bat duten familiek autokonposta egin ahal izango dute. Etxeko-konpostajearen bidez, batez beste, familia batek 208 kg/urte murrizten ditu etxeko hondakinak, eta 52 kg konpost lor ditzake, baratzean edo lorategian erabiltzeko.

Etxe-konpostak ingurumen abantailak ditu:

  • Kalitate handiko konposta lortzen da, norberak bere lorategi edo baratzean erabiltzeko aproposa.
  • Hondakin organikoa ohiko bilketa sistematik ateratzen da.

Baina, gainera, programan parte hartzen duten pertsonek pizgarri ekonomiko bat jasoko dute. Helburua da biohondakinaren kudeaketa arduratsua egiten duten hiritarrei zerga arloan onurak eskaintzea.

Izena ematen duten familiek:

  • Formazioa jasoko dute.
  • 360 litroko konpostatzaile bana hartu ahalko dute garbigunetik.
  • Aholkularitza teknikoa jasoko dute.

Baldintzak:

Konpostagailua lurrarekin kontaktuan egon behar da, eta hurrengo etxebizitatik 5 metrora gutxienez.

Informazio gehiago eskatzeko eta/edo programan izena emateko interesa duten pertsonek,  ingurumena@donostia.eus  helbidean eta 943 48 33 90 telefonoan  jarri daitezke gurekin harremanetan.

Izena on-line emateko aukera ere baduzu, horretarako sakatu  hemen  eta formularioa bete.

Programan parte hartzen duzu jada?

Etxe-konpostaren programa 2005etik dago martxan, hortaz, posible da zure familiak jada parte hartzea.

Kasu horretan, Udal konpostajearen erregistroan izena eman behar duzu. Ezinbestekoa da pizgarri ekonomikoa jasotzeko.

Urtero, harremanetan jarriko gara zurekin telefonoz, zure etxean hitzordua zehazteko ingurumeneko teknikari batekin. Bertan, zure zalantzak argitzeaz gain, erregistroan izena emateko aukera izango duzu.

Laguntza teknikoa eta jarraipena ere jasoko dituzu aurreratzean.

Ohar garrantzitsua:

Etxe-konposta programan parte hartzen duten familiek konposta egiteko behar duten materia lehorra (baratzetik eta lorategitik datorrena) Garbigunetik hartu dezakete, hala behar balute. Garbigunera joan aurretik San Markos Mankomunitatera deitzea derrigorrezkoa da.

Telefonoa:
943 21 49 77

Arreta ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 15.00etara.

donostia_residuos_autocompostaje