Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Errefusa

Errefusa betidanik ezaguna dugun zabor poltsa litzateke; bertan, birziklatu ezin daitezkeen materialak bota behar dira, horregatik ez dira berezita biltzen. Errefusa edukiontzi berdeetan utzi behar da.

Ordutegia

Errefusa 19.30etatik 22.30etara utzi behar da edukiontzi berdean, egunero.

Salbuespena Alde Zaharreko auzotarrek dute (San Juan kaletik Salamanca pasealekura doan Ekialdeko zabalgunea barne): Edozein ordutegian utzi dezakete zaborra edukiontzietan.

Donostia hiri hondakinak - errefusa

Helburua: 60% birziklatzea

Donostiako Udalaren helburu orokorra, hondakinen alorrean, errefusaren volumena geroz eta txikiagoa izatea da. Horregatik, 2016rako %60 birziklatzeko heburua adostu du. Horrek praktikan islada zuzena izango du, urtean 23.012 tona zabor gutxiago sortuko dituelako Donostiak, eta Udalak zabortegietako fakturan 3,4 milioi euro gutxiago gastatuko dituelako (erreferentziatzat gaur egungo zabortegien tasa hartuta).