Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Edukiontzi marroia

Hiritarra bazara, eskatu hemen edukiontzi marroia erabili ahal izateko txartela.

 

Jarduera ekonomiko baten arduradun bazara berriz,  edukiontzi marroia erabili ahal izateko txartela hemen sakatuz eskatu behar duzu.

 

Edukiontziak non daude?

Hondakin izatetik baliabide izatera

Gure zabor poltsen % 40 materia organikoz osatuta dago; batez ere, janari hondarrez. Donostiarrok urtean 19.688 tona materia organiko sortzen ditugu, eta, horiek selektiboki jasoz gero, beren zikloak tratamendu planta batean izango du jarraipena. Han, konpost gisa prozesatzen dira. Konposta bitarteko oso baliotsua da, eta erabilera asko dauzka: lorezaintzan eta nekazaritzan, lurrerako ongarri edo medeagarri gisa erabiltzen da, baita paisajismoan eta obra zibilean ere. Azken finean, gure sukaldeko hondakin organikoak erabiliz konposta sortzea ingurumenerako mesedegarria da, eta diru asko aurrezten du.

HemendaKonposta_zikloa

Materia organikorako edukiontzia (marroia)

Donostiako Udalak edukiontzi marroia hiri osoan ipini du, herritar guztiek materia organikoa (janari hondarrak) bereizi eta edukiontzi horietan utzi ahal izan dezaten.

  • Eska ezazu erabiltzeko txartela
  •  Zer utzi daiteke
  • Zer ezin da utzi
  • Ordutegia
  • Poltsa gehiago behar ditut
  • Argibide eskaerak eta zalantzak
  • Laguntza-gida

Eskatu zure txartela Edukiontzi marroia erabili ahal izateko, zure izena daraman txipdun txartel bat behar duzu.

Txartel hori webgune honetan eskatu ahal izango duzu, inprimaki honen bidez.

Tramite honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, ikusi beste fitxa hau.

Izena ematen duten pertsonek txartelaz etxean jasoko dute. Halaber, edukiontzi marroian zer bota daitekeen eta zer ez jakiteko eta datu osagarriak izateko informazio-gida bat ere jasoko dute. Gainera, organikoa banatzeko kuboa eta lehen poltsak non jaso ditzaketen ere esango zaie. Material hau jasotzeko lekuak hauek dira:

  • Amara: Morlans eraikina.
  • Erdigunea: Urdaneta 13 eta Udaletxea (informazioa)
  • Intxaurrondo: Intxaurrondoko gizarte zentrua.
  • Gros: Okendo kultur etxea.
  • Antiguo: Lugaritz kultur etxea.
  • Altza:  Tomasene kultur etxea eta Altzako Udalinforen bulegoa.

Zer utzi daiteke edukiontzi marroian?

Edukiontzi organikoan txerrijana deitzen den guztia uzten da, hau da, mota guztietako janari hondarrak:

Landare-jatorria duten hondakinak · Frutak · Barazkiak · Egoskariak · Arroza eta pasta · Ogia, gailetak eta opilak · Fruitu lehorrak · Fruta hezurrak Baita lore eta landare orriak ere, edota baratzeko hondarrak.

Animalia-jatorria duten hondakinak · Haragia · Arraina · Itsaskiak · Hezurrak · Arrautzak eta arrautza-azalak · Gazta eta esnekiak · Etxeko abereen ilea

Beste batzuk · Arrastoa daukaten paperezko ahozapiak edo sukaldeko papera · Kartoizko arrautza-ontzi zikinak · Kafe hondarrak eta iragazkiak · Infusioen hondarrak eta poltsatxoak (graparik gabe) · Madalenen papera · Kortxozko tapoiak · Txotxak eta egur txirbilak

Zer ez utzi Errautsak, lurra, zigarro-puntak, konpostagarria ez den materiala (beira, plastikoa, metala…), pixoihalak, konpresak eta tanpoiak, animalien gorotzak, plastikozko poltsak.

Nola utzi Udalak emango dizkizun poltsa konpostagarrien barruan. Poltsa horiek konpost bihurtzen dira bere edukiarekin batera. Ezin da plastikozko poltsarik erabili.

Poltsa gehiago behar dituzu? Ontziarekin batera emango dizkizugun poltsak bukatzen zaizkizunean, kultur etxeetako, kirol instalazioetako eta bestelako eraikin publikoetako makinetan poltsa gehiago lortu ahal izango dituzu, zure txartela erabiliz. Materia organikoa edukiontzi marroira botatzeko poltsa horiek soilik erabili, eta ez erabili poltsa horiek beste ezertarako!

Jada jarrita eta martxan daude makinak honako lekuetan: (16)

  • Okendo Kultur Etxea
  • Lugaritz Kultur Etxea
  • Tomasene Kultur Etxea
  • Intxaurrondo Gizarte Etxea
  • Liburutegi Nagusia
  • Yoldi kiroldegia
  • Zuhaizti kiroldegia
  • Egia kiroldegia
  • Benta Berri kiroldegia
  • Bidebieta kiroldegia
  • Morlanseko Udal Zerbitzu Bulegoak
  • Egiako Kultur Etxea
  • Altzako Udal info
  • Urdaneta, 13 - Udaletxeko bulegoetan
  • Etxarriene zentroan
  • Aieteko Kultur etxean

joko garbia - makinak

Ordutegia Materia organikoa asteko edozein egunetan eta ordutan utz daiteke edukiontzian. Edukiontziak astean hirutan hustuko ditugu, eta jasotzen dugun guztia konpostaje planta batera eramango dugu.

Zalantzak eta gorabeherak Sistemaren funtzionamenduari edo edukiontzi marroian utz daitekeenari buruzko zalantzarik baldin baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke, bide hauek erabiliz:

Tel. Udal info: 010

Helbide elektronikoa: jokogarbia@donostia.eus

Horrez gain, txartelarekin gorabeheraren bat izan baduzu (galdu egin bazaizu, hondatu…) edo edukiontziak arazoren bat duela ikusten baduzu ere dei diezagukezu.

Laguntza-gida Hemen, materia organikoa botatzeari buruzko informazio erabilgarria biltzen duen laguntza-gida labur bat deskarga dezakezu.

Edukiontzien mapa Etxetik gertuen duzun organikoa jasotzeko edukiontzia zein den jakin nahi baduzu, kontsultatu mapa hau.

Materia organikoa kudeatzeko beste modu batzuk

Donostian, edukiontzi marroiaz gain, materia organikoa modu selektiboan kudeatzeko beste bi modu daude:

  • Etxean lursail txiki bat daukazu? Eman izena etxe-konposta programan.
  • Zeure konposta sortu nahi duzu, baina ez daukazu lursailik? Informa zaitez auzo-konposta programaz.