Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Birziklapena

Gauza bakoitza dagokion edukiontzian sailkatu behar da. Hondakinen % 90 birziklagarriak dira, soilik kontuan izan bata bestearekin ez nahastea eta dagokien edukiontzian uztea. Birziklatu ahal izateko gakoa hori bakarrik da, gai ezberdinak ez nahastea. Hauek dira Donostian ditugun edukiontziak:

Gaikako bilketa

Beirazko ontziak – Edukiontzi berdea

Zer bota behar da hor?

  • Zuku, freskagarri, muztio, sagardo, ardo, likore botilak, etab.
  • Kontserba, marmelada, lurrin eta kosmetikarako erabiltzen diren beirazko pote eta ontziak.

Nola utzi behar dira?

  • Botilek edo ontziek hutsik eta uretan pasatuta egon beharko dute.
  • Ez sartu ontzi bat beste baten barruan.
  • Kendu tapoia eta bota dagokion edukiontzira.
  • Beira bota, baina ez hori eramateko erabili duzun poltsa.

Hauek ez!

  • Ispiluak.
  • Ateetako, leihoetako, autoetako, etab. kristalak eta beirak.
  • Bonbillak eta fluoreszenteak,
  • Beirazko gailuak: edalontziak, kopak, pitxerrak, irudiak, etab.
  • Sendagaien ontziak.
  • Baxera, portzelanazko irudiak, etab.
  • Ontzien tapoiak.

Hondakin hauek non utzi behar dituzun kontsultatu nahi baduzu, begiratu Zer Non Nola hiztegian.

Ordutegia:

Beira 8.00etatik 22.00etara utzi behar da iglu berdean. Alde Zaharreko bizilagunek Mari kaleko, Aldamar kaleko edo Salamanca pasealekuko edukiontziak erabili behar dituzte.

> Igo

Ontzi arinak – edukiontzi horia

Zer bota behar da hor?

  • Plastikozko ontziak: edarienak (ura, esnea, olioa, etab.), garbigarrienak, jogurtenak, plastikozko poltsak, poliespana, etab.
  • Metalezko ontziak: kontserba potoak, freskagarrienak, aerosolak (hutsik), zilarrezko papera, etab.
  • Brick erako ontziak: esnearena, zukuena, tomatearena, etab.

Nola utzi behar dira?

  • Ontziek hutsik, uretan pasatuta eta tolestuta egon beharko dute.
  • Ez sartu ontzi bat beste baten barruan.
  • Ontziak eta horiek eramateko poltsak dagokien edukiontzian bota; bereizita behar bada, bereizita.

Hauek ez!

  • CDak, DVDak, VHSak.
  • Gomazko eskularruak, plastikozko jostailuak.
  • Kakoak, oinetakoak eta arropa.
  • Pixoihalak.
  • Baxera.
  • Etxetresna elektriko txikiak.
  • Plastikozko gailuak: biberoiak, sukaldeko ontziteria, ontziak, etab.
  • Potoak ez diren metalezko ontziak.

Hondakin hauek non utzi behar dituzun kontsultatu nahi baduzu, begiratu Zer Non Nola hiztegian.

Ordutegia:

Ontzi arinak edozein unetan utzi daitezke edukiontzi horian. Alde Zaharreko bizilagunek Mari kaleko, Aldamar kaleko edo Salamanca pasealekuko edukiontziak erabili behar dituzte.

> Igo

Papera eta kartoia – edukiontzi urdina

Zer bota behar da hor?

  • Egunkariak eta aldizkariak, etab.
  • Publizitate liburuxkak.
  • Kartoizko eta paperezko kaxa zein ontziak.
  • Arrautzak saldu eta gordetzeko kartoia.

Nola utzi behar dira?

  • Kartoia tolestu egin behar da.
  • Kendu paperezkoak edo kartoizkoak ez diren gainerako elementu guztiak (kortxetak, plastikozko hari kiribilak eta azalak, etab.)
  • Papera eta kartoia eramateko plastikozko poltsa erabili baduzu, atera guztia poltsatik edukiontzi urdinean bota aurretik (plastikoa horira bota)

Hauek ez!

  • Tetrabrickak.
  • Pixoihalak.
  • Paper zikinak, argizarituak, metalizatuak edo plastikodunak.

Hondakin hauek non utzi behar dituzun kontsultatu nahi baduzu, begiratu Zer Non Nola hiztegian.

Ordutegia:

Papera eta kartoia edozein unetan utzi daitezke edukiontzi urdinean. Alde Zaharreko bizilagunek Mari kaleko, Aldamar kaleko edo Salamanca pasealekuko edukiontziak erabili behar dituzte.

> Igo

Olioa - edukiontzi laranja

Erabilitako sukaldeko olioa birziklatuz, biodiesela, dieselak baino gutxiago kutsatzen duen erregai garbiagoa, fabrika daiteke. Aitzitik, hustubidetik edo zakarrontzira botatzen baduzu, hainbat arazo eragingo ditu, oso kutsakorra delako.

Joko garbia - olioa

Zer utzi:
Sukaldean erabilitako landare-olioa

Zer ez utzi:
Landare jatorria ez duten olioak

Nola utzi:
Sar ezazu hoztutako olioa edozer ontzi tapadunetan, adibidez, kristalezko pote batean edo plastikozko botila batean. Ondoren, utz ezazu edukiontzi laranjan.

Ordutegia:
Edozer ordutan utz dezakezu olioa edukiontzi laranjan.

Kokapena:
Udalak 110 edukiontzi laranja jarri ditu hiri osoan, sukaldean erabilitako olioa biltzeko. Horietako 28 egokituta daude. Zure etxetik gertuen dagoena aurkitzeko, laster kokapenak kontsultazeko aukera izango duzu hemen.
Olioa hustubidetik edo zakarrontzira botatzen baduzu eragiten dituen arazoei buruzko informazio gehiago eta olioa birziklatzearen abantaila ezagutu nahi badituzu, deskarga ezazu liburuxka hau.

Bestalde,  hondakin hau behar bezala kudeatzeko beste bi modu hauek ere badituzu:

1. Garbigunera eraman.

2. San Markoko kamioian hartu dizute. Begiratu hemen zein egun eta ordutan egongo den zure etxe ondoan.

> Igo