Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Berriak

2015 MAR 01      BIDEBIETAN KONPOSTA!

BIHARTIK AURRERA, BIDEBIETAN KONPOSTA! KANPAINA ORGANIKOAREN BILKETA BULTZATZEKO

Irudia

Irudia

Bihartik hasita, eta datorren martxoak 5era bitartean, Bidebidetako bizilagunek edukiontzi marroia ireki eta materia organikoa banatzen hasteko txartela auzoan jarriko den gune informatiboan eskatzeko aukera izango dute.

Sentsibilizazio kanpaina hau Bidebietan konposta! lelopean gauzatuko da, eta Donostiako Udalak auzoz-auzo sukaldeko hondakin organikoen banaketa bultzatzeko abian jarri duten ekimenaren parte da.

Gune informatiboa ibiltaria da (kargako Txita bizikleta baita) eta bi tekniko espezializatu egongo dira bertan, hiritarren zalantzak argitzeko. Ordutegia, honakoa:

  • Larunbata eta igandea:  10:00 – 14:00
  • Astelehen, astearte eta asteazke: 11:00 – 18:00

Zalantzak argitzeaz gain, bertan edukiontziak irekitzeko txartela eskatu ahal izango dute hiritarrek. Ondoren etxean jasoko dute.  Organikoa birziklatzeko edukiontzi marroia erabiltzen duten familiek %15eko beherapena jasoko dute zabor tasaren kuota finkoan.