Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Berriak

2015 EKA 12      AUZO KONPOSTA

BESTE HIRU AUZOTAN KONPOSTA EGITEKO AUKERA IZANGO DA

Auzo konposta

Auzo konposta

2011. urtean, Donostiako Udalak, kontuan izanik etxeko materia organiko biodegradagarria konpost bihurtzeak duen garrantzia, auzokonposta zabaltzeko proiektu pilotu bat abiarazi zuen, lau konpost gune ezarriz udalerrian. Proiektuan, 16 familiak parte hartu zuten batez beste gune bakoitzeko. Urte hauetan auzokonposta egiteko gune gehiago zabaldu dira hainbat auzotan; era horretan, areagotu egin da sukaldeko hondakin organikoak bereizten, konpostagailu komunitariotara eramaten eta bertan sortutako konposta berrerabiltzen duten familien kopurua, zikloari amaiera emanez.

Ingurumenaren ikuspegitik, auzokonpostak, 5. edukiontziarekin konparatuz, aurrera pauso bat suposatzen du, esperientzia honetan parte hartzen duten pertsonak kudeatzen dutelako beraiek sortutako hondakinetatik %50, lehengai bihurtuz.

Jadanik, ezarrita dauden zazpi guneez gain, pasaden apiriletik, beste hiru konpostgune zabaldu dira: Bidebieta, Intxaurrondo eta Uliako garai bateko mintegietan. Hori dela eta, gune hauetako auzotarrak animatzen ditugu, beste donostiar askok egiten duten bezala, etxean sortutako materia organikoa kudeatzera, auzo konpostaren bidez. Bestalde, gogoratu beharra dago auzokonpost gune hauetako baten partaide izateak ingurumena hobetzeaz gain, bertan sortutako konposta erabili eta aldi berean onura ekonomikoak lortzeko aukera ematen duela.