Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Beste edukiontziak

beste edukiontziak

Pilak

Hainbat gunetan jarritako edukiontzietan utzi daitezke pilak (merkataritza guneetan, etxetresna elektrikoak saltzen dituzten dendetan, bitxi dendetan, ordulari dendetan, argazki dendetan, etab.), edo bestela, kalean modu bereizian jarrita dauden edukiontzi horietan (pila handiak zein botoi itxurakoak), eta azkenik, Garbiguneetan.

Ehunak (Arropa zaharrak)

Donostian 49 edukiontzi daude hiriko hainbat puntutan barreiatuta. Esteka honetan topatuko dezu zure etxetik gertukoena zein den.

Arropa bilketa, bestalde, Udalaren, San Marko Komunitatearen eta Oldberriren arteko hitzarmen bidez egiten da.

Sendagaiak

Hondakin horiek farmazietan eta osasun etxeetan utzi daitezke, horretarako apropos jarrita dauden edukiontzietan. Ondoren, bilketa berezirako zerbitzu batek jasotzen ditu (SIGRE).

Zer bota behar da hor?

  • Iraungita dauden sendagaiak
  • Dagoeneko behar ez ditugun sendagaiak
  • Ontzi hutsak
  • Blisterrak
  • Sendagaien ontziak eta kaxak

Hauek ez!

  • Orratzak
  • Termometroak
  • Erradiografiak
  • Gazak
  • Produktu kimikoak
  • Pilak

Erradiografiak

Osasun etxeetan eta farmazietan utzi behar dira.

Bonbillak

Etxeko hondakin arriskutsuen bilketarako furgonetan edo Garbigunean utzi daitezke.

Ambilamp elkarteak kontsumo txikiko bonbillak, tutu fluoreszenteak, deskarga bonbillak eta retrofit LEDak jasotzeko 59 bilketa gune proposatzen ditu Donostiarako.

Sakatu honako esteka honi, Donostian zer bilketa gune dauden ikusteko.

Beste hondakin batzuk, ezinbestean, beste era batean kudeatu behar dira:

Hondakin jakinen bat zer edukiontzitara bota behar duzun zalantza baduzu, kontsultatu gure Zer-Non-Nola aurkibidea.