Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR

Alde Zaharra

Parte zaharra, hondakinak

2014ko abenduan Donostiako Udalak Parte Zaharreko hondakinak biltzeko plan berria jarri du martxan.

Bisitariek zein auzoan bizi edo lan egiten dutenek Parte Zahar txukunagoa eta garbiagoa izatea da asmoa.

Sistema berria San Juan kalea eta Portuaren artean gauzatuko da (hauek barne) eta bi helburu nagusi ditu:

1. Etxe atarietatik zabor poltsak desagerraraztea. Hiriko gainerako auzoetan aspaldi
baztertu zen ohitura hau, eta itxura kaskarra emateaz gain, higiene arazo larriak ere
sortzen ditu. Parte Zaharreko kaleak ez dira aurrerantzean salbuespena izango.

2. Birziklatze tasa %60koa izan dadin pausoak ematea. Tasa horixe da, hain zuzen,
2016rako Donostiak jomugan duena. Horretarako, Parte Zaharrari dagokionez,
ezinbestekoa da ostalariek ontzi arinak bereiztea (edukiontzi horia), eta materia
organikoarena.

Plan berriak bi sistema ezberdin barneratzen ditu, bata bizilagunentzat eta bestea profesinalentzat.

Bizilagunak:

parte zaharra organikoa bizilagunak IMG_8909 Kit-Konposta
Parte zaharra_ sailkapena Parte zaharra, hondakinak Parte zaharra_ sailkapena

1. Materia organikoa:

Materia organikoa Parte Zaharreko kaleetan jarriko diren edukiontzi berezietan utzi behar da. Edukiontziek txipa daramate eta txartel berezi bat behar da irekitzeko. Txartela hemen eskatu daiteke.

Materia organikoa egunero utzi daiteke, 24 orduz, honako lekuetan jarriko diren edukiontzietan:

  • Lurrazpiko edukiontziak:
    Sarriegi plaza

Plaza egokitzeko egin beharreko lanak burutu arte, behin-behineko edukiontziak jarriko dira azalean.

  • Azaleko edukiontziak:
    C/Aldamar
    C/Mari
    Paseo del Puerto
    Lasala plaza/Bilintx
    Abuztuak 31
    Abuztuak 31/Zuloaga plaza
    Valle de Lersundi plaza
    San Jeronimo

2. Errefusa:

Materia organikoa gaika bilduta, errefusaren poltsaren bolumena %60 gutxitu liteke. Errefusa egunean 24 orduz, asteko 7 egunetan, honako lekuetan jarriko diren edukiontzietan utzi behar da:

  • Lur azpiko edukiontziak:
    Sarriegi plaza
  • Azalekoak:
    Aldamar kalea
    Mari kalea
    Portuko pasealekua

3. Ontziak, paper eta kartoia, eta beira:

Hauek azaleko edukiontziak dauden guneetan utzi behar dira:

Aldamar kalea
Mari kalea
Portuko pasealekua

Sarriegi plazan ontzi arinak jasotzeko lur-azpiko edukiontzia ere izango da.

Honako irudian edukiontziguneak non dauden ikusiko duzu. Sakatu irudian tamaina handiagoan ikusteko.

ParteZaharra-mapa

Profesionalak:

Parte Zaharreko profesionalentzat martxan jarri den sistema berriaren xehetasunak ikusteko jarritu esteka hau.